Gipuzkoako Ingurumen Gunea 1. Faseko Ingurumen Gela Didaktikoa herritar guztiei irekita dagoen gunea da, eta bertan, Gipuzkoako gizarteak zuzenean jakin ahal izango du hondakinak nola kudeatzen diren, gure etxeetan gaika bereizten ditugunetik Ingurumen Guneko instalazioetan azken tratamendua ematen zaien arte, material didaktikoen eta ikus-entzunezkoen bitartez eta begirale espezializatuen bisita gidatuaren bitartez. Gainera, ibilbidearen amaieran, bisitariek ‘GK Recycling’ Gipuzkoako Birziklapen eta Berrerabilpen Klusterra osatzen duten enpresek hondakinekin fabrikatutako produktuen erakusketa bat ikusi ahal izango dute.
Gela hau Gipuzkoako gizarte osoari zuzenduta dago; bertan, mota guztietako kolektiboek instalazioak bisitatu ahal izango dituzte: ikastetxeek, elkarteek, sektoreko profesionalek, unibertsitateek edo beste erakunde batzuek.