COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta zure hobespenekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio ohituretatik egindako profil batean oinarrituta. Informazio gehigarria Cookieen politikan kontsulta dezakezu.

Instalazioak

Gipuzkoako Ingurumen Gunea 1. Fasea Artzabaletan, Donostiako udal-barrutian dago.

Instalazioan Gipuzkoako Lurralde Historikoan sortutako errefusa frakzioa tratatzen da: etxeetako hondakinetako errefusa, etxeetako hondakinekin pareka daitekeen industriako, merkataritzako eta erakundeetako hondakinetako errefusa, hondakin primarioen birziklatzetik eta konpostatzetik sortutako hondakin sekundarioak eta birziklatu ezin diren tamaina handiko hondakinak, nagusiki.

Hondakinen tratamendua bi unitate nagusitan egiten da:

1. Tratamendu mekaniko eta biologikorako planta, TMB

Lehenbizi, etxeetako errefusa frakzioa prozesatzen du tratamendu mekanikoaren bidez, errefusean dauden material birziklagarriak berreskuratzeko (papera, kartoia, plastiko-ontziak, burdin metalak, burdin gabeko metalak, tetrabrikak, eta abar). Ondoren, berreskuratu gabeko frakzioa bio-lehortzeko sistemara pasatzen da, hondakinen frakzio biodegradagarria modu aerobikoan deskonposatzeko eta bero moduan lortutako energia hori hezetasuna lurruntzeko; ondorioz, hondakina lehortu eta balorizazio energetikora bidaliko den hondakin-kopurua murriztu egiten da.

Plantak honako etapa hauek ditu:

  1. Hondakinak harrerako hobian jaso eta biltegiratzea.
  2. Aurretratamendu mekanikoa berreskura daitezkeen frakzioak berreskuratzeko, honako hauen bitartez: poltsak irekitzeko tresnak, sailkapen-tromelak, bereizgailu balistikoak, induktiboak eta optikoak, uhal garraiatzaileak eta prentsak.
  3. Materiala birrintzea 300 mm-tik beherako tamainara, bio-lehortze etapa elikatu aurretik.
  4. Bio-lehortzea.
  5. Airea araztea iragazki biologikoen sistema baten bitartez, eta, ondoren, ikatz aktibatu bidez filtratzea.
TRATAMENDU MEKANIKO ETA BIOLOGIKORAKO PLANTA

2. Energia Balorizaziorako Planta, EBP

Bio-lehortzetik iristen den hondakina eta instalazioak onartutako gainerako hondakinak prozesatzen ditu horien balorizazio energetikoren bidez.

Jarduera hauek barne hartzen ditu:

  1. Energia-balorizaziorako hondakinak jasotzea eta biltegiratzea: bio-lehortutako hondakina eta zuzenean sartutakoa.
  2. Bi (2) errausketa-lerroak elikatzea garabi-zubi baten bidez; bakoitzak urtean 100.000 tona prozesatzeko ahalmena du.
  3. Bi (2) errausketa-labe, lurruna ekoizten dute eta, ondoren, elektrizitatea turbo-alternadore baten bitartez.
  4. Gasak arazteko sistema independentea lerro bakoitzeko, eta honako etapa hauek osatua: sodio bikarbonatoa injektatzen zaion egokitze-erreaktorea, mahuka-iragazkiaren lehenengo etapa, amoniako-disoluzioa injektatzen zaion SCR sistema, kaltzio hidroxidoa eta ikatz aktibatua injektatzen zaion egokitze-errektorea eta azken filtrazio-etapa mahuka-iragazki baten bidez.
ENERGIA BALORIZAZIORAKO PLANTA

Beste instalazio osagarri batzuk

Horrez gainera, guneak beste instalazio osagarri batzuk ere baditu:

  • Hondakin-balen prentsa eta aldi baterako biltegiak, geldialdi teknikoetarako eta mantenu-geldialdietarako.
  • Lohiak jasotzeko sistema (HUA-Hondakin Uren Araztegikoa).
  • Planta fotovoltaikoa.
  • Euri-urak hartzeko, garraiatzeko, tratatzeko eta biltegiratzeko sistema.
  • Erabilitako uren sarea/prozesua.
  • Lixibiatuen tratamendua.
  • Erregai-depositua/Gasolio-sistema.
  • Ingurumen interpretazioko eta heziketako zentroa: Ingurumen Gela Didaktikoa.