COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Gure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta zure hobespenekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio ohituretatik egindako profil batean oinarrituta. Informazio gehigarria Cookieen politikan kontsulta dezakezu.

Lege oharra

Lege-ohar honetan EKONDAKIN ENERGÍA Y MENDIOAMBIENTE SAri buruzko lege-informazioa zehazten da, eta https://www.ekondakin.eus/ webgunean (aurrerantzean, “webgunea”) sartzeko eta hura erabiltzeko baldintza orokorrak ezartzen dira..

Nor gara

EKONDAKIN ENERGÍA Y MEDIOAMBIENTE SAk (aurrerantzean, “EKONDAKIN”), IFK A-75172221 duenak, egoitza soziala Gipuzkoako Ingurumen Gunea 1 - Zerbitzu Orokorren Eraikina - Gorostutza kalea, 2-1. solairua - 20160 Donostian (GIPUZKOA) duenak eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan, 2785 liburukian, 205 folioan, SS-39319 orrian inskribatuta dagoenak, Interneteko erabiltzaileen esku jartzen ditu webgunean sartzeko eta webgunea erabiltzeko jarraian zehazten diren termino eta baldintza orokorrak. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan honako helbide elektroniko honen bidez: info@ekondakin.eus.

Webgunean sartzeko eta webgunea erabiltzeko termino eta baldintza orokorrak

Jarraian, webgunean sartzeko eta hura erabiltzeko termino eta baldintza orokorrak zehazten dira (aurrerantzean, “erabiltzeko baldintza orokorrak”).

EKONDAKINek alde bakarrez eta erabiltzaileari aurrez jakinarazi gabe alda ditzake erabiltzeko baldintza orokor hauek, osorik edo zati batzuk, bai eta webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa ere.

  1. Erabiltzailea

    Webgune hau erabiltzeak erabiltzaile izaera emango dio bertan sartu denari. Erabiltzaileak webgune hau ikusteak eta erabiltzeak EKONDAKINek argitaratutako baldintza orokorrak erabat eta erreparorik gabe onartzea esan nahi du.

  2. Erabilerraztasuna

    Webgunea doakoa da, eta bertako edukiak ikusteko ez dago aurretik harpidetu edo erregistratu beharrik.

    Erabiltzaileak berariaz eta salbuespenik gabe onartzen du webgune hau, bertako zerbitzuak eta zerbitzu horien edukiak bere erantzukizunpean ikusi eta erabiliko dituela.

  3. Erabiltzeko baldintzak

    Erabiltzaileak ez du webgunea legeen, moralaren eta ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko erabiliko, eta, oro har, lege-ohar honetan ezarritako baldintzen araberako erabilera egingo du. Era berean, ez du publizitate-jarduerarik edo merkataritza-ustiapeneko jarduerarik egingo identitate faltsu bat erabiltzen duten mezuak igorriz.

    Erabiltzailea da webgunean sartzen dituen edukien egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule bakarra, edozein izanik ere erabiltzen duen funtzionalitatea. EKONDAKIN salbuetsita geratzen da erabiltzaileak eman, bidali eta/edo argitaratu dituen datu zehaztugabe edo osatugabeen eta legez kontrako edukien gaineko erantzukizunetik, eta webgunearen arduradun gisa bere zerbitzuen gainean bakarrik jardungo du. 

    Lege-ohar honetan adierazitakoaren aurkakotzat har daitekeen webgunearen erabilera hautematen badu, EKONDAKINek webgunearen zerbitzua eten ahal izango du eta erabiltzaileari webgunean sartzea eta webgunea erabiltzea ukatu ahal izango dio edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe.

  4. Jabetza intelektuala eta industriala

    Webgune osoa, besteak beste, testua, irudiak, markak, grafikoak, logotipoak, botoiak, software artxiboak, kolore-konbinazioak, bai eta edukien egitura, hautaketa, antolamendua eta aurkezpena ere, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko legeek babesten dute. 

    Debekatuta dago webgunean bildutako informazioa osorik edo partzialki erreproduzitzea, igortzea, kopiatzea, lagatzea edo berriz zabaltzea, edozein izanda ere horren helburua eta horretarako erabilitako bitartekoa, EKONDAKINen aldez aurreko baimenik gabe.

    EKONDAKINek ez du bermatzen edukiak zehatzak edo errorerik gabeak izatea, edo erabiltzaileak eduki horiekin egiten duen erabilera libreak hirugarren alderdien eskubideak ez urratzea. Erabiltzailearen erantzukizunpean dago webgune honen eta dagozkion edukien erabilera ona edo txarra.

    EKONDAKINek dagozkion akzio administratiboak, zibilak edo penalak gauzatu ahal izango ditu baldin eta erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu.

  5. Loturak edo linkak

    Hirugarrenen webguneetarako loturak edo linkak eduki ditzake webguneak. EKONDAKINek ez ditu hirugarrenen webguneak kontrolatzen, eta erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du, beraz, EKONDAKIN ez dela izango erabiltzaileak webgune horien bidez eskuratzen dituen edukien eta zerbitzuen erantzulea, ez eta bere datu pertsonalen tratamenduari dagokionez hartzen diren neurriena ere.

  6. Bermeak eta erantzukizunak

    Batzuk aipatzearren, eta mugatzeko asmorik gabe, EKONDAKIN ez da honako hauen erantzule izango, ez zuzenean ez subsidiarioki:

    • Webgunearen erabilgarritasunik edo funtzionamenduaren jarraitutasunik ezaren ondorio liratekeen era guztietako kalte-galerak. 
    • Sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izandako interferentzia, omisio, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo deskonexioen ondorio liratekeen kalte-galerak, EKONDAKINen esku ez dauden kausek eragindakoak.
    • Webgunea erabiltzeagatik erabiltzailearen ekipamenduetan eragin daitezkeen kalteak. 
    • Erabiltzaileak edo hirugarren pertsonek webgunearen bidez emandako informazioaren ondorioz eragin litezkeen era guztietako kalte-galerak.

    Era berean, EKONDAKIN salbuetsita geratzen da erabiltzaileak eman, bidali eta/edo argitaratu dituen datu zehaztugabe edo osatugabeen eta legez kontrako edukien gaineko erantzukizunetik, eta webgunearen arduradun gisa bere zerbitzuen gainean bakarrik jardungo du.

  7. Datuen babesa

    Jakinarazten dizugu izaera pertsonaleko zure datuak datuen babesaren arloko araudiari jarraituz tratatuko direla. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, gure Pribatutasun Politikan kontsulta dezakezu.

  8. Cookieen erabilera

    Webguneak cookieak erabil ditzake zuzen funtzionatzeko ezinbestekotzat jotzen diren funtzio jakin batzuk gauzatzeko, bai eta, besteak beste, eskainitako edukia ikusteko eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzuak emateko ere. Erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago gure Cookie Politikan aurkituko duzu.

  9. Baliogabetasuna

    Webgunea erabiltzeko baldintza orokorretan deskribatutako klausuletako bat baliogabetzat eta ondorerik gabekotzat joko balitz, gainerakoek indarrean jarraituko dute, eta horietan ez du eraginik izango baliogabetasun deklarazioak.

  10. Aplikatzekoa den legea eta jurisdikzioa

    Webguneko terminoak Espainiako legeriari lotuta egongo dira eta hari jarraituz interpretatuko dira.

    Webgunea izateak eta erabiltzeak, webgunean sartzeak edo webgunea erabiltzeko baldintza orokorren edukiak eragin dezaketen edozein gatazkatarako, bai erabiltzailea bai EKONDAKIN, egokitu ahal zaien beste edozein foruri berariaz uko eginda, Donostiako epaitegien eta auzitegian jurisdikzioaren eta eskumenaren mende geratzen dira.

 

Azken aldaketaren data: 2023ko ABUZTUAK 7